sarrera

Blog honen bidez, ume txikiak dituzten gurasoek, hezitzaile, edota ume txikiekin lan egiten duten beste profesional guztiek, umeentzako egokiak diren jolas eta kirolak aurkituko dituzte.

Horrela, ume horien garapen psikomotorea modu egoki batean garatzea bermatuko dute.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

Zeuen iruzkinen zain egongo naiz.

2013-12-10

MATERIALISMOAREN KONTRA

Bideo honetan ikusi dezakegun moduan, umeek beti ez dituzte jolas garestienak nahi. Izan ere, gauza xumeekin liluraturik geratu daitezke, bideo honetan agertzen den moduan, alegia.

Beraz, gurasoi hausnarketa bat proposatzen diet. Horretarako, eta laguntza gisa, galdera hauek erantzutea proposatzen diet:

-Noren interesen arabera erosten ditut nire umearentzako jolasak?
-Jolas tradizionalei garrantzia ematen diet?
-Jolas bat erosterakoan, zertan fijatzen zarete? Diruan? Estetikan? Zer ikasiko du nire umeak jolas horrekin?




"Un Palo"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina