sarrera

Blog honen bidez, ume txikiak dituzten gurasoek, hezitzaile, edota ume txikiekin lan egiten duten beste profesional guztiek, umeentzako egokiak diren jolas eta kirolak aurkituko dituzte.

Horrela, ume horien garapen psikomotorea modu egoki batean garatzea bermatuko dute.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

Zeuen iruzkinen zain egongo naiz.

2013-11-12

JOLAS EZ SEXISTEN ALDE!

Gabonak gertu ditugula eta, opariak erosteko garaia heldu zaigu. Hortaz, guraso eta familia kideok jolasen eta jostailuen aukeraketa egin behar dugu. Alabaina, aukeraketa honetan daukagun akatzik ohikoena, jolas eta jostailu sexistak erostea da.

HABE IKASBILren web-orriaren bidez, jolas sexistak identifikatzeko irizpide batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jolasak eta jostailuak gure umeengan zer-nolako garrantzia duten eta umeen adinaren arabera zein jolas edo jostailu erabili beharko zuten agertzen da.

Espero dut informazio hau  zuen gabonetako erosketak erraztea!

HABE IKASBIL orrialdetik ateratako irudia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina