sarrera

Blog honen bidez, ume txikiak dituzten gurasoek, hezitzaile, edota ume txikiekin lan egiten duten beste profesional guztiek, umeentzako egokiak diren jolas eta kirolak aurkituko dituzte.

Horrela, ume horien garapen psikomotorea modu egoki batean garatzea bermatuko dute.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

Zeuen iruzkinen zain egongo naiz.

2013-11-25

MONSTER HIGH PANPINEN KONTRAKO KRITIKA

MONSTER HIGH panpinak, umeen artean (gehiengoa neskak) denboraldi honetako panpin arrakastatsuenak dira. 

Hala ere, ba ahal dakite gurasoek zer nolako eragozpenak dakartzaten panpin hauek haien umeetan? 
Uste dut ezetz, horrez gero, hurrengo orrialde honetan panpin hauek gure umeengan izan ditzaketen eragozpenak aurkituko dituzue. 

Espero dut arretaz irakurtzea, eta honetaz hausnartzea.

Monster High
http://www.bebesymas.com/infancia/la-tele-que-no-educa-monster-high


Gabonetan hauetako jolas arrakastatsuenak

2013ko gabon hauetan gehien salduko diren jolasak aipatzen dituen helbidea duzue hemen. Honetan, gabon hauetan arrakasta gehien izango dituzten umeentzako tramankuluak daude. Hauetariko batzuk hurrengokoak dira:

-Teknologia berrietara bideraturikoak: tablets-ak, mugikorrak...
-Tadizionalak: sukaldeak, pultserak egitekoak..
-Telebistan agertzen diren pertsonai eta pelikula famatuenak: Monster High, Equiestrial Girls...

Helbide honetako orrialdean ageri den moduan, 2012ko gabonetan gehien saldu zen jolasa, panpinak izan ziren. Hala ere,urte honetan gabonak pasatu ondoren, ikusiko dugu zein jolas izango den arrakastatsuena.

Kezkaren bat izan ez gero, orrialdean bertan zure iruzkina jartzeko aukera duzu. Hona hemen helbidea:

http://www.serpadres.es/3-6-anos/ocio/138046-Juguetes-Estrella-2013-Los-juguetes-mas-deseados-para-esta-Navidad.html






2013-11-12

JOLAS EZ SEXISTEN ALDE!

Gabonak gertu ditugula eta, opariak erosteko garaia heldu zaigu. Hortaz, guraso eta familia kideok jolasen eta jostailuen aukeraketa egin behar dugu. Alabaina, aukeraketa honetan daukagun akatzik ohikoena, jolas eta jostailu sexistak erostea da.

HABE IKASBILren web-orriaren bidez, jolas sexistak identifikatzeko irizpide batzuk aurkituko dituzu. Bestalde, jolasak eta jostailuak gure umeengan zer-nolako garrantzia duten eta umeen adinaren arabera zein jolas edo jostailu erabili beharko zuten agertzen da.

Espero dut informazio hau  zuen gabonetako erosketak erraztea!

HABE IKASBIL orrialdetik ateratako irudia

2013-11-05

MUSIKA TRESNA BIRZIKLATUAK

Egun ematen hari den krisi ekonomikoa dela eta, gurasoek eta eskolek gero eta diru gutxiago gastatzen duzue umeen jostailuetan. Honek ez du esan nahi umeek derrigorrez jostailu gutxiago izan behar dutenik. Hurrengo bideoetan ageri den moduan, material birziklatuak edo etxeko materialak erabilita, umeen denborapasarako egin daitezken jostailuak agertzen dira. Bideo hauetan zehazki, era erraz batean egin daitezken musika tresnak ikus daitezke. Espero dut bideo hauetaz disfrutatzea, eta zuen umeekin lantzeko erabilgarriak izatea! BATALATA: VIOLINASTIKOA: LATIMBA: TROMBONERA: