sarrera

Blog honen bidez, ume txikiak dituzten gurasoek, hezitzaile, edota ume txikiekin lan egiten duten beste profesional guztiek, umeentzako egokiak diren jolas eta kirolak aurkituko dituzte.

Horrela, ume horien garapen psikomotorea modu egoki batean garatzea bermatuko dute.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

Zeuen iruzkinen zain egongo naiz.

2013-10-21

UMEENTZAKO HERRI KIROLEN TXAPELKETAK

ASFEDEBIk, Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak, aurten, aurreko urteetan bezala, umeentzako herri kiroletan oinarritutako txapelketa antolatu du. Txapelketa hau, benjamin (LH3-LH4), alebin (LH5-LH6) eta infantil (DBH1-DBH2) mailako taldeei bideratuta dago. Horretaz gain, parte hartzen dituzten taldeek beste zenbait baldintza bete behar dituzte. Hauek eta beste informazio gehigarria kontsultatzeko, egin ezazue klik ASFEDEBIk hitzan Animatu zaitezte!
ASFEDEBI orrialde ofizialetik hartutako irudia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina