sarrera

Blog honen bidez, ume txikiak dituzten gurasoek, hezitzaile, edota ume txikiekin lan egiten duten beste profesional guztiek, umeentzako egokiak diren jolas eta kirolak aurkituko dituzte.

Horrela, ume horien garapen psikomotorea modu egoki batean garatzea bermatuko dute.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

Zeuen iruzkinen zain egongo naiz.

2014-01-08

ZER DIRA JOLASAK? ZEIN DA JOLASEN HISTORIA? ZEIN HELBURU DITUZTE?

 "Jolasen oinarri teorikoa eta umeen jolasak" Eusko Jaularitzak plazaratutako, 
eta BegoƱa Llorente Pastorrek idatzitako  dokumentoa da. Honetan, jolasek eta
jokoek umeengan duten garrantzia azaltzen digu. Horretarako, jolasen 
helburuak, kontzeptua, historia...
aurkezten dira. Horretaz gain, hainbat joko eta jolas azaltzen ditu, hala nola,
jolas estrategikoak, jolas soziomotorea eta jolas aztertzailea.

Horrenbestez, honen bidez, bai gurasoek bai irakasleek, jolasen garrantziaz eta
honen erabilpen arduratsuaz ohartaraztea dut helburu. Beraz, liburuxka honetako 
zuen intereseko pasarteak irakurtzea gomendatuko nizueke. 

Animatu zaitezte!


http://eimakatalogoa.blogspot.com.es/2004_05_01_archive.html

2013-12-16

UMEENTZAKO JOLASAK ONLINE!

EITB-k Hiru3 deituriko weborri bat sortu du. Honetan, umeei bideraturiko hainbat joku, eskulanak, marrazkiak, abestiak agertzen dira. Horretaz gain, umeak ez ezik, gurasoen txokoaren bidez, gurasoek ere parte hartu dezakete.

Hiru3 





Eitb.com-ko Hiru3 ataletik ateratako argazkia.